Sunday, February 20, 2005

Beiraren Kutxa Ariketa

Helburua: Geure gogoak aditasuna mantendu ezin duela onartzea

Materialak. Telebista bat eta zure astitik hartutako ordu bete bat.

Ariketa: Egongo gara eserita eta aurrez aurre kutxa bat jarriko dugu, beirazko aurpegia eta plastikozko ipurdialdea.
Ordu bete osoa egongo gara eserita, Telebista ikusten, beirazko kutxa sinple balitz. Txikitan sartutako baldintzapena eragotziz. Telebista ez da iturri magiko bat, jolasa, garrantzizko informazioa, olgeta, e.a sortzen duena

Ordu bete osoan, bonbardatzen dizkigutenen drama, filma, “konkurso” , mahai borobila, eta abar guztiek harrapa gaitzatela ez dugu onartuko ,“kutxa bat baino ez da”, berresango diogu buruari, “kutxa zaharra baino ez da”, “Ez da ezer gertatzen”, “argia eta doinu aldaketak,bai, baina ez da ezer gertatzen”. Ez ahaztu kutxa bat baino ez dela.

Arrakasta izateko, adimenak, ordu bete osoan, ezin du kutxa bat baino ez delakoa bistatik galdu

Lekorapenak etorriko dira. Non dago “lekorapenaren faktorea”?. Ba Liteke kutxa berean, edo/ala filmean, iragarkietan, musikan,... non?. Prozesu bera da: adimena telebistan gertatzen denara joaten da, berez. Nahiz eta gezurra dela jakiten, hara joan nahi du.

(Ariketa hau, E.J.Gold-ek “El Poder de la Atención” artikulotik hartutako zati bat da.

Ariketa honen bidez nola gogoak gu kontrolatzen gaituela ikusiko dugu eta alde berean, hortaz konturatzean, barneratuta daukagun programakuntzaren menpetasunatik at ibiltzen hasiko gara.

ETXERA ITZULI